• Colegio Ntra. Sra. de la Merced Ikastetxea aulas de educación infantil

    Haur Hezkuntzako ikasgelak

  • Colegio Ntra. Sra. de la Merced Ikastetxea entorno natural privilegiado

    Ingurumena naturala
    eta pribilegiatua

  • Colegio Ntra. Sra. de la Merced Ikastetxea aprendizaje basado en proyectos

    Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Haztea garrantzitsua dela uste dugu, baina garrantzitsu- agoa da lagunduta haztea

2 eta 3 urtetako seme-alabak badituzu, ez geratu leku barik. Gure Hezkuntza proiektuari buruz gehiago jakitean interesatuta bazaude, zatoz ikustera eta gure Ikastetxea eta bertan elkarbizitzen garen pertsonak erakutsiko dizkizugu.

Zatoz gurekin

HEZKUNTZA INTEGRALA ETA ELEANITZA

Gure hezkuntza proiektua hezkuntza integrala eta eleanitzatan oinarritzen da, 2 urtetatik 18 etara, eta bere helburua gure ikasleei bere etorkizuna era egokian kudeatzeko beharrezko tresnak ematean datza.

BALOREETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA

Gure ikasleen garapenak akademikotik aurrera joatea behar izaten digu. Gure ikasleekin hurbiltasun eta ziurtasun afektibo girotan egiten dugu lan. Gure helburua garapen pertsonal integrala bultzatzea eta Kristau baloreak irakastea (errespetua, tolerantzia eta askatasuna) lortzea da.

BERRIKUNTZA

Hezkuntzaren kalitateaz eta berrikuntzaz apostatzen dugu, garrantzia ematen ez bakarrik edukiei baizik eta prozedura eta metodologietara ere. Gure berrikuntzaren prozesuaren barnean, gure Haur hezkuntzako gela berriak, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzarako eta adimen anitzetarako egokituta daude.

INGURUMEN PRIBILEGIATUA

Ikasleen gaitasunak garatzen laguntzen dituzten 10000 metro karratuko baino gehiagoko esparrua daukagu, jolastoki handiekin, kirol instalazioak, ikasgela zabalak eta argitsuak eta aisialdiko berdeguneak.

TEKNOLOGI BERRIAK

Gaur egun, gure ikasleen hezkuntzak informazio teknologia berriak osatu behar ditu (IKT) eta konpetentzia digitalak garatu behar ditu. Google for educatios aplikazioekin lan egiten dugu, 1×1 proiektua eta Errobotika eta programazioa egiten dugu Haur Hezkuntzatik.

EMAITZAK

Gure hezkuntza ereduari esker, konpetentzien garapenean oinarrituta, emaitza bikainak lortzen ditugu. Gure ibilbidearen emaitzek gaituzte: gure ikasleen 94%k lehenengo aukeratutako unibertsitateko ikasketetan sar daitezke.

ZERBITZUAK

ORDUTEGIA ETA ESKOLA EGUTEGIA

Eskola ordutegia 9:00etatik 16:30era da. Azteazkenetan 9:00etatik 14:15era Haur, Lehen Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako.

2 urteko gela: Egunero 9:00etatik 16:30era.

Deskargatu

JANTOKIA

Katering erako jantoki zerbitzua daukagu. Menu orokorraz gain, menu bereziak zerbitzen dira medikuaren aginduz (zeliako, diabetiko, alergiko…)

Deskargatu

ESKOLA GARRAIOA

Gure Ikastetxeak 11 autobus-linea ditu Bizkaiko herri desberdinetatik etorritako umeentzat: Bilbo, Getxo, Leioa, Erandio, Mungia, Galdakao, Gorliz, Plentzia, Sopela, Urduliz, Basauri, Arrigorriaga, Bakio…

Deskargatu

EDUCAMOS

Esteka honen bidez ikastetxeko plataformara sar dezakezu.

Sartu

Energia berriztagarrien alde egiten dugu

Next Generation funtsen edo Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren bidez lortutako laguntzari esker.
OZASANen eskutik, eguzki-panelak jarri ditugu ikastetxeko teilatuan, elektrizitatea sortzeko eta ondoren norberak kontsumitzeko.

SAREAN

Esteka hauen bidez gure blogetara sar zaitezke