Zerbitzuak
Bai gurasoei bai ikasleei Ikastetxean dauden bitartean laguntzeko asmoz, zerbitzu eskaintza anitza daukagu.
Bai gurasoei bai ikasleei Ikastetxean dauden bitartean laguntzeko asmoz, zerbitzu eskaintza anitza daukagu.
Eskola-ordutegia 9:00etatik 16:30era da. Asteazkenetan 9:00etatik 14:15era.
Bi urteko gelarena astelehenetik ostiralera 9:00etatik 16:30etara da. 2 urteko gelaren egutegia lan-egutegiaren araberakoa izango da. Uztailan, 2 urteko gela zabalik egongo da 8:00etatik 15:00etara.
Zure seme-alabak klaseen hasiera baino lehen Ikastetxera etortzea behar baduzu, haurtzaindegi-harrera zerbitzua daukagu goiztiarrenentzat
Jantoki zerbitzua catering erakoa da TAMAR enpresaren eskutik.
Menu orokorraz gain, medikuaren aginduz beharrezkoa balitz, menu bereziak eskaintzen dira.
Hiruhileko menua webgune honetan eskuragarri dago.
Ikasle guztiek, Haur Hezkuntzako lehenengo mailatik Batxilergoko 2. mailara arte Eskolako jantokian bazkaltzen dute.
Gure Ikastetxeak 11 autobus-linea ditu Bizkaiko herri desberdinetatik etorritako umeentzat: Bilbo, Getxo, Leioa, Erandio, Mungia, Galdakao, Gorliz, Plentzia, Sopela, Urduliz, Basauri, Arrigorriaga, Bakio, Barakaldo…
Garraio enpresak honako hauek dira: Cooper Cars eta Ayala Bus.
Gure ikastetxeko Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza gure ikasleen formakuntzaren osagarri ezinbestekoa da. Honek, Ikastetxearen baloreekin bat eginez, ikasleen potentzial osoaren garapena lortzea du helburutzat.
Aurtengo Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza ikusteko, ondorengo estekan sakatu:
Hezkuntza akademikoaz gain, gure ikasleen garapenarako beharrezkoa ikusten dugu kirol ekintzak eskaintzea ez bakarrik ongizate fisikorako, baizik eta talde lana, lankidetza eta ohitura osasungarriak bultzatzeko.
Neska- mutilentzako saskibaloi, areto-fulbol, heziki eta kirol teknifikazio taldeak ditugu. Kirolan hasteko eskola ere badago Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailetako umeentzat, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirola txapelketetan adinik ez daukatelako.
Informatika gela eskuragarri egongo da behar duten ikasleentzat:
Astelehenetik ostiralera: 10:45etik 11:15era eta 13:15etik 14:15era. Asteazkenetan 13:15etik 16:00etara. Aurretiko zita posta elektronikoaren bidez: loli@colegiolamerced.org
Pastoraltza ekitaldien artean kanpamendu bi egoten dira urtean:
Ikastetxeko istripu asegurua Ikastetxearen aseguru konpaniaren bitartez bakarrik egiten da. Ikastetxeak medikuaren partea kudeatuko du. Ospitale batera eramateko beharra egotekotan familia arduratuko da.
Familiak osasun zentru hauetara abiatu behar du:
Familia batek, bere kabuz beste osasun zentru batera eramatea erabakitzen badu, eskola- aseguruak ez ditu gastuak onartuko eta familiak ordainduko ditu sortutako gastuak.