Hezkuntza eskaintza
Gure ikastetxeak 2 eta 18 urte arteko hezkuntza integral eta eleanitza (euskara, gaztelera eta ingelesa) eskaintzen ditu, beti ere errespetua eta giza baloreak sustatuz.
Gure ikastetxeak 2 eta 18 urte arteko hezkuntza integral eta eleanitza (euskara, gaztelera eta ingelesa) eskaintzen ditu, beti ere errespetua eta giza baloreak sustatuz.
2 urteko gela
Bereizgarri egiten gaituen izaera hurbil eta familiarra, batez ere 2 urteko gelan nabarmentzen da. Non gure helburu nagusia, giro alai eta abegitsuan, konfiantzaz eta segurtasun afektiboz beterikoan,txikiak zaintzea den. Horrela txikien eta hauen familien behar izan guztiei erantzuna emanez. Era pertsonalizatuan laguntzen ditugu, horretarako gure lana, Estimulazio Goiztiar, Adimen Anitz eta hizkuntzekin dauzkagun harremanei esker babestuko dugularik.
3tik 5 urte arte
Neurri kognitibo, sozial eta emozionalean etapa honek gizakiarengan daukan garrantziaz jakitun, gure ikastetxeak berrikuntzekiko apustu sendo bat burutu du, bai metodologikoki bai espazioekiko, umeen gaitasunak garatzea bilatuz eta sormen eta pentsamendu trebetasunak sortuz; mailaz maila, modu baikor batean, inguratzen dituen mundua ezagutu eta berarekin interaktuatzeko abileziak lortuz: EMAT, Errobotika (Bee-Bot), ikasgelara egokitutako IKT-ak (arbela digitala eta app-ak), Estimulazio Goiztiarra, Musika, Arts&Crafts, Irakur-idazmena, Kudeaketa emozionala… Baina beti hirueleduna den testuinguru erreal batean.
6tik 11urte arte
Lehen Hezkuntzan zehar, ikasleak giro seguru eta estimulatzaile baten baitan jasotzen ditugu, hau beraien garapen pertsonalarekiko lagungarri izango delarik. Horretarako, arima kritikoa eta norbere pentsamenduak garatzen lagunduko dituzten esperientzien bitartez, aurkikuntza, jakin-mina eta ikaskuntza aktiboa sustatzen ditugu.
Ekintza ugari izateak, hala nola bikoteka, txangoak, eskulanak, musika, errobotika bezalako tailer desberdinak… baita, teknologiarekin konbinaturiko proiektuek, beren ikaskuntzako edukiak barneratzeko, aukera marko ezin hobea ahalbidetzen dute gure umeentzat.
12tik 16 urte arte
Etapa hau, seme-alaba zein gurasoentzat, zalantzaz beteriko garaia da. Aurkitzen diren momentua kontuan izanik, gure ikasleekin bat egiten dugu ,bere ahalmenei hoberena ateratzeko asmoz, etengabeko berrikuntzan arituz eta errendimendua optimizatzeko, metodo egokienak bilatuz. Gazteen behar izan eta desirak aintzakotzat hartuz, hautazkoak diren zenbait bide aukeratu ahal izango dituzte, halaber frantsesa, teknologia, ICT (Information and Communication Technology) eta English Theatre beste batzuen artean.
17tik 18 urte arte
Gure ikastetxeak kalitatezko hezkuntza bermatzen du. Non gure ikaslegoa, Batxilergoa bukatu ondoren, hautatutako edozein aukera edo erronkari aurre egiteko prest egongo den. Gure ibilbidean zehar lorturiko emaitza ezin hobeek babesten gaituzte. Gure ikasleriaren %94a lehen aukera moduan hautatutako Unibertsitate Ikasketan sartzen da.
Cambridge Unibertsitateko azterketak (First Certificate eta Advanced) prestatzera zuzenduriko eskolaz kanpoko klase programa bikaina eskaintzen dugu. Klaseak, gehienez 12 ikasletako taldeez osaturik, astean hiru egunetan eta eskola orduen barnean ematen dira. Azterketa ofizialak ere ikastetxean bertan burutzen dira.
Ikaslearen formakuntza integrala ziurtatzeko asmoz, orientabide akademikoarekin loturiko eginkizunak betetzen dira 3. eta 4. DBH-n eta Batxilergoan; orientazio psikopedagogiko eta profesionala bermatuz, hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleei arreta emanaz eta tutoretza laguntzaz.
Lehentasunezko eta zuzena den arreta emanaz, ikasleria honi egokitutako material curricularrei buruzko aholkularitza eskainiz eta ikastetxeko irakaslegoari emandako kontseilu eta laguntzaz, Hezkuntza premia bereziak dituen ikaslearen integrazio eta inklusioari bidea ematen zaio.