Zatoz gu ezagutzera!
Ate irekien jardunaldia
Etorri familiarekin ikastetxea, irakasle taldea eta gure hezkuntza proiektua ezagutzera.
Zer aurkituko duzu gure jardunaldian?
- Irakasle taldearekin solasaldia. Gure hezkuntza proiektua azalduko dizugu eta zure zalantzak argituko ditugu.
- Haurrentzako tailerrak. Familiek ikastetxea ezagutzen duten bitartean, txikiek beraientzat prestatutako jardueretan parte hartuko dute.
- Instalazioetan zehar ibilbidea. Ezagutu ikasgelak eta ikastetxeko 100.000 m²-tik gorako natura ingurunea.
Nolakoa izango da jardunaldia?
- 11:30Ongietorria
- 11:45Hezkuntza proiektuaren aurkezpena
- 12:00Bisita gidatua eta tailerrak
Zalantzarik? Deitu 94 454 35 08 zenbakira
Haztea garrantzitsua da, baina garrantzitsuagoa da lagunduta haztea.
Bisita pertsonalizatuak
45 minutuko bisitak eskola orduetan, familia bakoitzari egokituta. Aukeratu interesatzen zaizun etapa eta ondoen datorkizun eguna.
Haur Hezkuntza
- Astelehenetan12:30
- Ostegunetan15:00
Lehen Hezkuntza
- Astearteetan15:00
- Ostiraletan12:30
DBH eta Batxilergoa
- Asteazkenetan12:30
- Ostiraletan15:00
Egun horiek libre ez badituzu, ez kezkatu! Ondo datorkizun hitzordu bat zehazteko aukera ere baduzu! Deitu 94 454 35 08 !
Ntra. señora de La Merced ikastetxean zure seme-alaben hezkuntzan laguntzen dizugu, hezkuntza integral eta eleaniztun baten bidez, 2 urtetik 18 urtera arte, eta prestakuntza akademiko bikaina emateaz gain, beren etorkizuna modu eraginkorrean kudeatzeko behar dituzten tresna eta baliabideak ematen dizkizugu.
Gure Hezkuntza Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu, zatoz guregana. Zure zain gaude.
Gure izatearen arrazoia: gure ikasle guztiak eta bakoitza
BALOREETAN ETA HEZKUNTZA EMOZIONALEAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA
Gure ikasleen garapen integralerako, hurbiltasun eta segurtasun afektiboko giroan egiten dugu lan.
ELEANITZA
Hirueletasuna 2 urtetatik aplikatzen dugu (ingelesa, euskara) eta gaztelania), errealitatea ulertzeko eta ezagutzak eta emozioak adierazteko funtsezko alderdi gisa.
TEKNOLOGIA BERRIAK
Haur Hezkuntzatik ikasteko ingurune birtualak txertatzen ditugu. Hezkuntza berriztatzeko eta sormenerako espazioak sortzeko, STEAM ikuspegia erabiltzen dugu.
INGURUNE EZIN HOBEA
Naturaren erdian kokatzen den 100.000m2 baino gehiagoko azalera daukagu, eta horrek gure ikasleen ongizate emozionalari laguntzen dio.
Proiektuak
Hezkidetza
Adimen eta kudeaketa emozionalaren garapena sustatzen dugu GUGAN eta EL PATIO DE MI CASA bezalako proiektuekin, bizikidetza positiborako.
Cambridge
Azterketa ofizialak (KET, PET, FCE, CAE) irakasle natiboekin ikastetxean bertan prestatzen eta burutzen ditugu.
One to one
Ikaskuntza autonomoa eta pertsonalizatua errazten dugu, ikasle bakoitzak bere gailua izanik.
Merkohuerto / MBB
Ingurumen- eta osasun-hezkuntzaren aldeko apustua egiten dugu MBB proiektuarekin eta berezko baratze eta negutegiarekin.
Osasuna eta kirola
Bizimodu osasungarria sustatzen dugu, jarduera fisikoaren eta elikadura osasuntsuaren bidez. “Etenaldi aktiboak” ikasgelako gure errutinaren parte dira.
Hizkuntza-murgiltzea
Gure ikasleek bi asteko programen bidez gara ditzakete beren hizkuntza-gaitasunak Erresuma Batuan eta Frantzian.
Children on the line
Herritartasun digitalaren kultura bultzatzen dugu, bitarteko digitalen erabilera arduratsu, osasungarri eta sortzailearen bidez.
STEAM
Zientziak, teknologia, artea eta matematika modu sortzailean elkarlotzen ditugu, esperientziatik ikasteko, jakin-mina eta talde-lana indartuz.
Zerbitzuak
Goiztiarren gela
Haurtzaindegi-harrera zerbitzua daukagu ikasle goiztiarrenentzat.
Jantokia
Gure ikaslegoaren elikadura beharrei jarraiki, egunero menu orekatu eta osasuntsua burutzen da.
Eskola garraioa
Bilbo, Getxo, Leioa, Erandio, Mungia, Galdakao, Gorliz, Plentzia, Sopela, Urduliz, Basauri, Arrigorriaga eta Bakio barne hartzen dituzten 11 autobus linea ditugu.
ESKOLAZ KANPOKOAK ETA KIROLA
Gure ikastetxeko eskolaz kanpoko jardueren eskaintza, gure ikasleen hezkuntzaren osagarri da.






